Loramendiko bazkide guztiek jaso dute batzarrerako gonbidapena eta ekarpenak egin eta galdetzeko aukera izango dute gaur; baita elkartearen jarduna eta etorkizuna aztertu eta erabakitzeko ere. Iaz abiarazitako aro berriaren gaineko edozein zalantza argitzeko gertu daude, gainera, Loramendiko kideak.
Zuzendaritza batzordea berritzeko asmoa ere badute, eta presidente berria hautatu, azken urteotan presidente lanak egin dituen Iker Urkiari agur esanaz.