Sahararako elikagai bilketa egingo du Iesbaak

Mirari Altube Arrese 2011ko maiatzaren 18a

Herri sahararraren laguna den Aretxabaletako Iesbaa elkarteak elikagaiak jasoko ditu datozen bi asteotan herriko ikastetxeetan. Jasotako horiek ekainaren 18an bidaliko dituzte Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara.

Frente Polisario eta Saharako Media Luna Roja izeneko elkartetik iritsitako eskaerari erantzunez elikagai bilketa egiten hasi da Iesbaa elkartea Kurtzebarri eskolan eta Pausoka haur eskolan. Jasoko dituzten elikagaiak honakoak dira:

- Lekaleak

- Kontserbak oliotan

- Azukrea

- Arroza

- Pasta

- Olioa

- Helduendako fardelak

- Konpresak

Elikagai horiek maiatzaren 27a arte jasoko dituzte eta gero ekainaren 18an bidali Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara.

Argibide gehiago gura dituenak hona Iesbaa elkartearen helbidea: iesbaa@gmail.com.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak