Aretxabaletako PSE-EEren helburua da orain dela lau urteko emaitzak hobetzea. Bi zinegotzi dituzte orain eta horiei eutsi eta hirugarrena lortzea gurako lukete. Ainhoa Sagarribai alkategaiari zerrendako bigarrena den Jorge de Castro soraluzetarrak egin dio lagun; baita Angel Sagarribai aitak eta Milagros Martinez amak ere, zerrendako hirugarrena eta laugarrena.