Preferente mailako kapitain Jon Iregik agur esan dio futbolari

Mirari Altube Arrese 2011ko mai. 15a, 19:46

Lazkaoren aurka zapatuan jokatutako partidua izan zen azkena erregional preferenteko kapitainarendako eta oroigarria eman zioten taldekideek urteotako lana eskertzeko. Ondoren, partidu beroa jokatu zuten, Lazkaokoek irabazi beharra zutelako mailari eusteko. Aretxabaletarrek azken minutuan berdindu zuten eta irain asko entzun behar izan zituzten epaileek.

Aretxabaleta Kirol Elkartean 12 bat urte egin ditu Jon Iregi eskoriatzarrak futbolari moduan eta orain entrenatzaile lanetan jarraituko du. Preferenteko kapitaina izan da urteotan eta zeresan handia izan duen jokalaria, baina orain sei urte izandako lesio larri baten ondorioz ez da behar bezala oneratu eta gehiago ezin du jarraitu. Oroigarria eman zioten taldekideek agur gisa.

Denboraldiko azken partidua izan zen zapatukoa. Aretxabaletarrek ez zuten ezer jokoan, baina Lazkaokoak irabazi beharrean zeuden mailari eusteko. Hori horrela, zale asko hurreratu ziren Ibarra futbol zelaira eta tentsio handia bizi izan zen partidu guztian. Etxekoak irabazten hasi ziren baina ondoren berdindu egin zuten Lazkaokoek eta gero aurretik jarri (1-2). Hala bukatuko zela partidua pentsatu zuten askok baina azken minutuan kornerra atera Aretxabaletakoek eta gola sartu zuten.

Lazkaorekin puntuetara berdinduta zegoen Euskaldunak, ostera, irabazi egin zuen eta mailari eutsi. Lazkaoko zaleak, orduan, asko haserretu ziren epaileekin eta irain asko entzun behar izan zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak