"Aldaketaren banderarekin" aurkeztu da Aretxabaletako Bildu

Mirari Altube Arrese 2011ko maiatzaren 14a

Atzo, egubakoitza, ekitaldia egin zuen Aretxabaletako Bilduk herritarren aurrean aurkezteko. "Ezkertiar, bakezale, independentista eta soberanista" legez aurkeztu ziren, beteta zegoen Herriko Plazan.

Bertsoek, musikak eta jatekoak bat egin zuten Bilduren aurkezpen ekitaldian. Zerrendako kideak herritarren aurrean eseri ziren plazaren erdian eta Ana Bolinaga alkategaiak hartu zuen gero berba. Lan egiteko gogoz agertu zen "imaginazioa, iniziatiba eta hurbiltasuna" aldarrikatuz egoera ekonomiko zail honetan. Herritarrei iniziatiba ematearen alde agertu zen eta langabeziari, prekarietateari, esklusio sozialari ezetz esango diotela argi utzi zuen.

Akatsetatik ikasi eta indarrak batzearen alde agertu zen Bilduko alkategaia "etorkizuna izan dezagun". Eta aldaketaren bandera dakartela jakinarazi zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak