Lasterketekin hasiko dute ospakizuna eta gero, animaliekin jolasak, bertsolariak, trikitilariak eta paella eta tortilla txapelketak izango dira. Horietan parte hartzeko aurretik eman behar da izena, Arkupen –5 euro–. Eta hona bi lehiaketetako onenek jasoko dituzten sariak: 1.ek, 100 euro; 2.ek, 70 euro; eta 3.ek, 50 euro. Arratsalde partea girotzeko euskal disko festa eta Leizarra musika eskolako dantzariak izango dira.
Egitaraua
Hona Otala Zelai eguneko egitaraua:
- 10:00, Ume eta gazteen lasterketak.
- 11:00 Krosa helduek: Urkuluri itzulia.
- 12:00 Kroseko eta lasterketetako irabazleei sari banaketa.
- 12:30 Animaliekin jolasak.
-13:00 Leizarra musika eskolako trikitilariak.
- 13:00 Paella eta tortilla txapelketen hasiera.
-13:30 Sagardo festa: trikitilariak, bertsolariak…
-14:30 Herri bazkaria, norberak eroanda.
-16:00 Euskal disko festa.
-18:00 Leizarra musika eskolako dantza taldearen saioa.
- 19:00 Euskal disko festa.