'El Metodo Julio' laburrak irabazi du ikusleen saria

Arritxu Barruso 2011ko maiatzaren 13a

Huhezinemaren laugarren edizioaren sari-banaketa ekitaldian epaimahaiak aukeratutako hamar film laburrak ikusteko eta bozkatzeko aukera egon zen. Aretoa bete egin zen, eta ekitaldira joan zirenek emandako botoekin, Jon Garañoren El Metodo Julio filmak irabazi zuen publikoaren saria.

Venezuelan, Caracas ondoko auzo gatazkatsu batean, arazoak dituzte haurrei  irakurtzen laguntzen die irakasle batek Julio izeneko metodoa erabiliz.


Huhezinema aurten berrikuntzekin etorri da. Kartel lehiaketa egin zuten eta Karlota Castrillok eraman zuen saria. Aurkezle castingean, berriz, Odei Esnaola eta Maider Juaristi izan ziren aukeratuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak