Gipuzkoako lehenengo bataio zibila ospatuko da zapatuan

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 13a

Zapatuan Gipuzkoako lehenengo bataio zibila ospatuko da udaletxeko udalbatza aretoan. Ospakizunean 1989an Nazio Batuen Erakundeak onartutako Haurraren Eskubideen Aitorpenak jasotzen dituen artikulu batzuk irakurriko dira.

Ospakizunaren ardura Inaxio Garro alkateak edukiko du. "Batzuentzat bataio zibila dena beste batzuentzat atxabaltarron komunitatera ongietorri ekitaldia da", azaldu du Garrok. Halaber, ospakizun erlijiosoak alde batera utzi eta kutsu zibila duten ospakizunak aukeratzen dituzten herritarrak, ezkontza zibilak batez ere, gero eta gehiago direla gaineratu du.

Ospakizunak berak balio legalik ez badu ere, akta sinatu egingo da.

Ekimenean Haurraren Eskubideen Aitorpeneko ondoko artikuluak irakurriko dira:

  • 6. art.: "Haurrak bizitzeko eskubidea du, eta baita nortasuna propioa osorik garatzekoa ere".
  • 12. art.: "Haurrari eragiten dioten erabakiak hartzerakoan, bere iritzia ere entzun beharra dago".
  • 27. art.: "Haurrak eskubidea du heziketa fisiko, mental, esperitual eta soziala izateko. Era berean, hezkuntzarako eskubidea ere badu, eta irakaskuntza askatasuna aitorzen zaio".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak