Jolas tradizionalen topaketak ospatzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2011ko maiatzaren 13a

Debagoieneko eskola publikoetako 10 urteko ikasleekin bete da Aretxabaletako Herriko Plaza gaur. Jolas tradizionalak ezagutu eta jolasean jardun dute goiz partean, eta bazkalostean, herri kirolak egingo dituzte.

Goieskolako joku eta jolas tradizionalen topaketak ospatzen dabiltza, eta X. urteurrena da aurtengoa. Eskoriatza, Arrasate, Bergara, Elgeta, Antzuola, Aramaio eta Aretxabaletako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak elkartu dira plazan jolasean jarduteko. Eguraldia lagun, goiz pasa polita egin dute tartean, soka-saltoan, txingoka, gomarekin, diaboloarekin eta kromoekin. Arratsaldean, ostera, herri kirolak egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak