Iaz erromeria egiteko eguraldiak ez zuen lagundu, baina atletek lasterketa txukuna egin zuten, proban bertan ez zuen-eta euririk bota. Nagusien aurretik, baina, gaztetxoak ibili ziren korrika, eta aurtengo egitarauan ere aintzat hartu dituzte gaztetxoak. Hala, 10:00etan hasita eurendako lasterketak antolatu dituzte, adinaren arabera, distantzia ezberdinetan: Benjaminek 400 metro (2002-2001 urtean jaiotakoak); alebinek 800 metro (2000-1999); infantilek 1.200 metro (1998-1997) eta kadeteek 1.400 metro (1996-1995).
Nagusiak 11:00etan
Domekan, nagusien herri mailako lasterketa (8.410 metro) 11:00etan hasiko dute. Hala, jakin lasterketa aurretik egongo dela, egunean bertan, izena emateko aukera, 5 euro ordainduta. Antolatzaileak 09:30ean hasiko dira dortsalak banatzen, 10:30ak arte. Horrenbestez, lasterketan parte hartu nahi dutenak ez daitezela Urkulu ingurura azken orduar gerturatu, joan daitezela denboraz.
Azkarrenendako sariak egongo dira: 200 euro eta garaikurra azkarrenak, eta 150 eta 100 euro, garaikurraz batera, podiumeko beste bi kosketara igotzen direnendako.