Azken lau urteotan Udalak egindako lana oso ondo baloratu dutela herritarrek inkestetan esan zuen Inaxio Garrok eta ildo horretatik lanean jarraitzeko asmoa agertu zuen: herria zaindu; bakeari ateak ireki; euskara maitatu eta erabili; osasun zentro berri eta modernoa egin; Arkupe kultura etxea eta kiroldegia (bukatutakoan) erabili; merkatariei lagundu; unibertsitatearen etorrera txalotu; ingurumena babestu eta birziklatu; langabeziari aurre egin; berdintasun plana garatu…
Eta hamar arrazoi eman zituen Aralar hautatzeko, tartean aniztasuna, aretxabaltartasuna, iraunkortasuna eta gertutasuna.
Bakearen aldeko konpromisoa
Aintzane Ezenarro legebiltzarkideak, ostera, langabezia dela egungo arazorik larriena aipatu zuen eta gizarte sozialetara laguntzak bideratu beharra dagoela gaineratu.
Era berean bakeak eskatzen dituen konpromisoak ekarri zituen gogora, "bakoitzak hartu beharreko bi konpromiso": indarkeriarik gehiago erabiliko ez den erabakia konbiktzioetatik hartzea; eta bakea herrietara eramatea, jarrera onartezinak moztu eta libre izateko. Atzean egindako mina onartu beharra dagoela aipatu zuen, "autokritika egin, gero aurrera jotzeko".
Bukatzeko ezker abertzale ireki baten aldeko aldarria egin zuen Batzar Nagusietan: "Gobernu abertzalea eta ezkerrera egingo duena behar dugu".