Badator Euskerien Eguna!

Mirari Altube Arrese 2011ko maiatzaren 12a

Zapatuan, hilak 14, ospatuko du Loramendi Elkarteak Euskerien Eguna. Trikitilariak, txalapartariak, ume eta gazteendako jolasak, euskaraokea, Larrin dantza, herri bazkaria… eta beste hainbat ekitaldi iragarri dituzte. Herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna da gaur.

Herri bazkarirako txartelak honako tabernetan dituzte: Gurea, Orly eta Urbaltz. Baita Loramendi Elkartean ere –bazkide eta ikasleendako 16 euro; gainerakoendako, 19 euro–. Bazkaria herriko gastronomi elkarteek gertatuko dute eta hona menua: entsalada, okela gisatua, ijito besoa eta sagardo kupela, kafea eta kopa.

Egitaraua

Ospatu daidan, daigun leloarekin dator aurtego Euskerien Eguna eta bihar, egubakoitza, txosna jarriko dute Durana kalean edatekoa eskaini eta Dakigunok eindaigun lelodun zapiak saltzeko.

Zapatuan, ostera, jai giroa izango da nagusi antolatutako ekitaldi mordoari esker:

- 10:00, Bigarren ibilbide historikoko zatia ezagutzeko ibilaldia: San Blas ingurua (aurrekoan egin barik utzitakoa). Hitzordua Heriko Plazan.

- 11:00, Umeendako tailerrak eta gurasoekin jolasak, Herriko Plazan.

12-16 urte artekoendako: ginkana, plazan hasita.

16 urtetik gorakoendako: herri jolasak, frotoi alboko pistan.

- 12:00, Trikitilariak, kalean.

- 13:00, Plazakadia: txalapartariak; bertso-eskolako kideen agurrak; Basotxo erretiratuen elkarteko abesbatza; mokadutxoa eta sagardo kupela.

- 13:20, Kopla-triki-poteoa, helduen bertso eskolako kideak lagun.

- 14:30, Herri bazkaria, plazan (eguraldi txarrarekin Iturrigorri pilotalekuan).

- Bazkalostean, Loramendi Tribial Pursuit jolasa.

- 17:30, Euskaraokea eta disko-jolasa ume eta gaztetxoendako, plazan.

- 18:00, Bolo txapelketa, bolatokian.

- 18:00, Gaitariak, kalean.

- 19:00, Larrin dantza, Durana kalean.

- 20:00, Burrundara, kalean.

- 22:00-01:00, Disko-festa gaztetxoendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak