Enpresa berriei eta kontratazioei laguntzen jarraituko du Udalak

Mirari Altube Arrese 2011ko maiatzaren 11

Iaz abian jarritako enpresa berrien eta egiten diren kontratazioen laguntzei jarraipena emango diela iragarri du Udalak eta oinarriak zehaztu ditu –maiatzaren 2an argitaratutako Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala–. Bi laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea azaroa bukatu artean izango da zabalik.

Enpresa berriei dagokienez, hona bete beharreko baldintza batzuk: Aretxabaletan izatea lantokia eta gehienez urtebeteko lan jarduna; eta bideragarritasun plana eginda izatea. Iragarritako diru-laguntzak izango dira inbertsioak egiteko, lokalaren egokitzapen eta ekipamenduetarako, eratze gastuetarako… Eta gehienez 7.000 euro emango dituzte. Udalak 36.800 euro bideratu ditu laguntza horietara.

Kontratu berriak bultzatzea

Bestalde, enpresek –50 langile baino gutxiago duten lantegiak, autonomoak, komertzioak…– kontratazio berriak eginez gero diru-laguntza eskatzeko aukera dute. Kontratua mugagabea bada 2.000 euro jasoko ditu enpresak –lan jardun osokoa izanez gero– eta urtebetekoa baldin bada, 1.000 euro. Laguntza horietara 50.200 euro bideratu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak