Herrizaingo sailetik jakinarazi dutenez, inguruko beste enpresa bateko segurtasuneko langileek lantegi barruan ikusi dituzte hiru gizonezkoak linternekin eta, ustez, lapurretan.
Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira, eta hiru gizonezkoetako bat atzematea lortu dute. Hasieran, beste biek ihes egin dute baina beranduago harrapatu dituzte. Ertzainek txatarraz betetako hainbat zaku aurkitu dituzte lantegi barruan, eta baita atxilotuena zen furgoneta batean ere.
Hiru atxilotuak, 25, 36 eta 43 urtekoak dira eta Ertzaintzak indarra erabilita lapurtzea egotzi die.