Hauteskunde kanpainarako panelak jarri ditu Udalak eta araudiaren berri eman

Mirari Altube Arrese 2011ko maiatzaren 5a

Gauerdian hasiko da hauteskunde kanpaina, eta alderdien propagandako kartelak txukun eta herria zikindu barik egon daitezen araudia adostu du Udalak. Egurrezko panelak jarri dituzte herriko hainbat gunetan eta bakar-bakarrik hortxe jarri ahal izango dira kartelak.

Egurrezko panelak herriko 12 gunetan jarri dituzte, eta gogorarazi dute beste kontu batzuetako propagandarik ezingo dela jarri bertan, bakarrik hauteskundeei dagokiena.

Araudiak dioena

Hona adostutako araudiak dioena:

- Hauteskundeetara aurkezten den alderdi politiko bakoitzak panel bana izango du gune bakoitzean (guztira, gune bakoitzean 6 panel egongo dira), eta dagokion espazioa errespetatuko du.

 - Alderdi bakoitzak propaganda maiatzaren 6tik 20ra bitartean jarri ahal izango du.

- Gune bakoitzean, bakarrik propaganda elektorala jarri ahal izango da.

- Propaganda guneetatik kanpo jartzen diren kartelak kendu egingo dira ikusi orduko.

- Kolaren ordez, zeloa erabili beharko da kartelak ipintzeko, ahal den gutxien hondatu daitezen (aurrerantzean ere erabili ahal izateko panelak).

- Kartelen bat kentzen baldin bada, alderdi bakoitzak izango du berria ipintzeko ardura.

- Gainerako alderdien kartelekiko, erabateko errespetuz jokatuko da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak