Aretxabaletan erroldatuta dauden langabetuendako bi ikastaro antolatu ditu udalak: pintura batetik, eta hirugarren adinakoen zainta, bestetik. Pintura ikastaroa maiatzaren 16tik uztailaren 15era egingo dute, eta pinturazko akaberak egiten edo paperezko estaldurak egin eta konpontzen erakutsiko dute. Bigarren ikastaroa, berriz, maiatzaren 30etik ekainaren 29ra izango da eta mendekotasuna duenaren eta norbere buruaren zaintza erakutsiko dute, adibidez.
Ikastaro biak doan dira eta atal teorikoa eta praktikoa izango dute. Parte hartzeko beharrezkoa da izenemate orria udaleko Enplegu sailean entregatzea, pintura ikastarorako hilaren 9a baino lehen eta besterako, maiatzaren 13a aurretik.