Basotxoko kideek irabazi dute berakatz zopa txapelketa

Mirari Altube Arrese 2011ko apirilaren 18a

Larrino auzoko San Kristobal elkartean jokatu zuten egubakoitzean berakatz zopa txapelketa eta Basotxoko erretiratuek irabazi zuten. Sei elkarte gastronomikotako ordezkariak elkartu ziren bertan.

Loramendi Elkarteak antolatutako elkarte gastronomikoen arteko olinpiadako proba izan zen eta erretiratuek erakutsi zuten sukalde kontuetan bikain moldatzen direla. Bigarren postuan geratu zen Eguzki Alde elkartea eta hirugarren Muru Alde. Gainerakoek –Uratz Alde, Urbaltz eta Larrinoko San Kristobal– ez zuten punturik eskuratu.

Egindako berakatz zopak afaldu zituzten gero eta Basotxoko kideek girotu zuten afalostea kantuan eginda.

Olinpiadako hurrengo proba bolo txapelketa izango da eta maiatzaren 14an –Euskerian Egunaren barruan– jokatuko dute herriko bola-tokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak