Partidu gogorra izan zuten Aretxabaletakoek, kategoriako lider sendoa zuten-eta aurkari; emaitzak alderantzizkoa adierazi dezakeen arren, entrenatzailea eta jokalariak gustura ziren egindakoarekin. Gogor eutsi zioten lehenengo zatian UDAkoek, 44.minutuan Real Unionek lehenengo gola egin zuen arte. Bigarren erdiaren 10.minutuan, zalantzazko penalti baten ondorioz, etorri zen Irungoen bigarrena. Hortik aurrera, gura baina ezin ibili zen UDA; sailkapenean bosgarren jarraitzen dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.