Ainhoa Sagarribaik bi ipuin liburu argitaratu ditu

Mirari Altube Arrese 2011ko apirilaren 14a

Alderdi Sozialistako zinegotzi den Ainhoa Sagarribairen bi ipuin liburu argitaratuko ditu Hiria argitaletxeak datozen egunotan: Pedacitos de alma; eta bigarrena euskaraz eta gazteleraz: El país del arco iris; eta Ortzadarraren herria.

Ainhoa Sagarribaik (Aretxabaleta, 1974) idatzitako lehen liburuak dira eta ilusio handiarekin egin dituela jakinarazi du. Adiskidetasuna, maitasuna eta batez ere naturarekiko errespetua eta begirunea landu ditu ipuinetan; Pedacitos de alma-n esaterako, Prestige itsasontziak eta Katrina urakanak sortutako hondamendiek eragindako sentimenduak agertu ditu. Datorren astean liburu dendetan izango dira hirurak.

Kazetaritza ikasketak ditu eginda Sagarribaik eta Aretxabaletako zinegotzia da azken agintaldian; gainera, datozen Udal hauteskundeetarako alkategaia da berriro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak