Giro bikaina atzo Durana Fashion Week-en

Leire Kortabarria 2011ko apirilaren 16a

Belar-meta dendaren ekimenez, Durana Fashion Week delako desfile koloretsuak jantzi zuen Aretxabaletako egubakoitz arratsaldea. Ezohiko modeloak izan ziren bertan: UDAko kirolari gaztetxoak eta Ainhoa Sanchez, Miss Euskadi. Esatari lanak egiten Imanol Gallego kazetari arrasatearra ibili zen, eta hark ere gatza eta piperra gehitu zion saioari.

Jende piloa batu zen Durana kaleko Belar-meta jantzi dendaren inguruan, hango musika martxosoak eta jantzi koloretsuek erakarrita. Aurpegi ezagunak ere bai: UDAko jokalariak inoiz baino dotoreago, eta Miss Euskadi aretxabaletarra, Ainhoa Sanchez, "amaponteko" gisa, DJ gazte baten disko aukeraketekin.

Dendako ugazaben eta langileen hainbat lagun ere animatu ziren dendako jantziak soinean eramanda Durana kaleko pasarelan gora eta behera bueltatxoa egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak