Ibai osteko pasealekua egokitzen hasi dira

Mirari Altube Arrese 2011ko apirilaren 12a

Deba ibaiaren beste aldean, Txarapeako etxeen azpiko aldean, pasealekua egokitzen hasi dira. Udalaren aspaldiko asmoa da kiroldegian hasi eta Lausittaraino joango den pasealekua egitea ibaiaren beste aldean eta dagoeneko hasi dira lanok.

Lehen ere bazegoen pasealeku txiki bat Belorrieta auzunearen parean, eta hori txukuntzen dabiltza orain hondeatze-makinak. Hala, Loramendi kalean, Ibai Gain gastronomi elkarte parean, hasi eta Iturrizar plazaraino egokituko dute pasealekua Deba ibaiaren ertzean. Oraingoz lurrak ateratzen dabiltza bertatik Bruesa enpresako langileak, eta gero oinezkoendako pasealekua egokituko dute. Horiek guztiak egindakoan Andramari auzune parean dagoen zubia herritarrendako zabalduko dute, pasealeku berrira eta Txarapea ibilbidera jo dezaten bertatik.

Langileek ez dute zehaztu lanok zenbat iraungo duten baina laster bukatuko dituztelakoan daude Udal ordezkariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak