Gobernuak ateratako "foiletoa" Aralarren publizitatea dela salatu du oposizioak

Ubane Madera 2011ko apirilaren 12a

Aretxabaletako Udaleko oposizioa osatzen duten EAJ, EA, PSE-EE eta Alternatiba alderdiek udal gobernuak "kaleratutako kudeaketako foiletoagatik erreklamatu" egin gura dute. Salatu dute "etxeko buzoiak zabaltzerakoan" izan zutela haren berri, eta uste dute Aralar alderdiaren publizitatea besterik ez dela.

"Egin dena da foileto horretan 4.800 euro inbertitu eta honi gehitu behar zaio Arrataberen kostua, 30.000 eurokoa. Foiletoan ezin genuen inolako aportaziorik egin eta Arrataben ez dugu lerro bat ere ez, herritarrekin harremanik edukitzeko".

Publizitatea

Aretxabaletako oposizioaren ustez, "bidezkoa da" alderdiek ekarpenen berri ematea bizilagunei, baina "guztiz gaitzetsi" gura dute "publizitate horrek atxabaltar guztiek ordaintzea".

"Zergatik gastatu diru gehiago helburu berdinarekin? Zergatik oposizioak ez dugu ezer jakin? Lau urte hauetan oposizioak gobernu taldeari bere gardentasun eza aurpegiratu diogu, eta berriro ere, beste agiri bat daukagu. Nahiko da!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak