Karmele Igartua omendu dute Kurtzebarri eskolan

Goiatz Arana Begiristain 2011ko apirilaren 7a

Martxoaren 31tik egiten diharduten Literatura Astea itxi eta borobiltzeko eskaini diote omenaldia euren lagun, lankide eta irakasle izan zen Karmele Igartua idazleari. Ikastetxeko areto nagusian egin dute ekitaldia eta jendez bete da. Ikasle, guraso eta irakasleek esku hartu dute:  hainbat poesia errezitatu dituzte hizkuntza ezberdinetan, bertsoak abestu eta Igartuak bizi izandako une ezberdinak gogoratu. ‘Zure hitzen orbainak geurean’ lelopean egin dute omenaldi-ekitaldia; ekitaldi xume bezain berezia.

Literatura Astearen barruan egindako irakurketa maratoiaren bideoa, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak