Begira argazki-dendako Anek eman dizkio Montmelo zirkuituan maiatzaren 22an jokatuko den Formula 1eko Espainiako Sari Nagusia ikustera joateko sarrerak. Gainera, aste bukaera Bartzelonan pasatzeko hoteleko egonaldiko txartelak ere jaso ditu. Pozik agertu da Leire sariarekin, baina ume txikiak tarteko ez du joaterik izango. Hala ere, sarrera horiek ondo aprobetxatuko dituztela ingurukoek jakinarazi du.