Maiatzeko udal hauteskundeen aurretik egindako azken ohiko osoko bilkura izan zen eta udalbatzako kide guztiak elkartu ziren. Alderdi Sozialistak aurkeztutako mozioarekin Eusko Jaurlaritzari eskatu gura diote drogomenpekotasunaren gaineko ikerketa egiteko, herriko egungo egoera zein den jakin ahal izateko. Inaxio Garrok erantzun zien sozialistei mozioko hainbat puntu dagoeneko abian jarrita dituela Udalak, eta gainera, mozioa gaztelera hutsean aurkeztea ez dela egokia. Horregatik abstenitu egin ziren Aralarkoak; gainerako zazpi zinegotziek, ostera, alde bozkatu zuten eta onartu.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako Kontratazioen Zentralean sartzea erabaki zuen udalbatzak, prezio hobeak lortuko direlakoan, tartean energia elektrikoaren hornikuntzan.