Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteendako diru-laguntzak arautu ditu Udalak, kultur proiektuak eta urteko egitarauak gara ditzaten horiek. Aretxabaletan jardun beharko dute lanean elkarteek, eta ez dituzte aintzat hartuko beste partida edo deialdi batetik diru-laguntza jasotzen duten ekintzak. 17.000 euro bideratu dituzte laguntza horietara.
Grabazioendako laguntzak
Bestalde, grabazioak egiteko masterrak eta beste produkzio kultural batzuetarako, norbanako zein herriko taldeentzat, diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarriak ere onartu dituzte. Helburua da aurten produzitutako masterrak grabatzearen kostuen zati bat eta beste ekoizpen kultural batzuek laguntzea. Horretarako 3.000 euro bideratu ditu Udalak.
Bi laguntza horietarako eskaerak Udaleko Kultura Sailera bideratu behar dituzte interesatuek. Kultur ekintzen kasuan ez dago eperik aurkezteko, eta grabazioen kasuan azaroaren 2a da azken eguna.