Aretxabaletak 0-2 irabazi du Aurrera Ondarroaren aurka

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko apirilaren 3a

Aretxabaletak denboraldiko partidu onena jokatu zuen zapatuan Ondarroan. Hasieratik irten ziren zentratuta, eta zer egin behar zuten ondo ikasita. Aurrera Ondarroako jokalariek ezer gutxi egin ahal izan zuten aretxabaletarren aurka. 0-2 irabazi zuen UDAk.

 
Lehenengo gola 12. minutuan egin zuen Oinatzek. Hortik aurrera lasaitu egin ziren aretxabaletarrak eta Aurrerak gol aukera pare bat izan zituen, batez ere estrategia jokaldietan.

Bigarren zatian, indartuta

Aldagelatik bueltan UDA guztiz indartuta atera zen zelaira. Intentsitate izugarria jarri zioten Juananen mutilek partiduari, eta Aurrerak ez zuen aukerarik izan: aipatzekoa da bigarren zatiko lehenengo jaurtiketa 42. minutuan egin zuela Aurrerak. UDAren bigarren gola Amutxastegi hegalekoak egin zuen jokaldi zoragarri baten ondoren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak