Oraingo bake epaile Zorione Jausorok eta haren ordezko Olatz Bengoak lau urte beteko dituzte laster; hori horrela, hautaketa prozesua jarri dute abian. Hiru baldintza bete behar dituzte eskaera aurkeztutakoek: Aretxabaletan erroldatuta egotea; 18 eta 65 urte artean izatea; eta zuzenbide lanetan ez jardutea, hau da, abokatua ez izatea.
Aurkeztutakoen artean bi hautatuko ditu udalbatzak osoko bilkuran, eta ondoren Bilboko Auzitegi Nazionalak egingo du horien izendapena.
Eginbeharrak
Bake epailearen eginbeharren artean honakoak daude: ezkontza zibileko kontuak bideratu, tartean ezkontzak zuzendu; jakinarazpenak eta zitazioak bideratu herritarrei; eta kontziliazio ekintzak bideratu, hau da, bitartekari lanak egin adostasunera iristen ez diren bi aldeen artean. Lan horiek egiteagatik diru saria ematen dio Jaurlaritzak bake epaileari.