Hona begirale izan gura dutenek bete beharreko baldintzak: euskaraz jakitea; eta 18 urte beteta izatea. Horiez gain, egindako ikasketak eta eskarmentua baloratuko dituzte Gazteria Zerbitzuko kideek hautaketa egiterakoan.
Uztailaren 4tik 22ra
Herriko udaleku irekiak uztailaren 4tik 22ra bitartean egingo dituzte aurten; hiru aste guztira. 3 eta 12 urte arteko ume eta gaztetxoak elkartuko dira goiz eta arratsalde; iaz, 250 inguru. Hainbat eratako ekintzak antolatuko dituzte horiendako ondo pasatzeko helburuarekin: jaialdiak, eskulan tailerrak, egun pasak, gaua pasatzeko irteerak, jolasak… Hala bada, horiekin guztiekin jarduteko 25 bat begirale behar dituzte udalekuen antolatzaileek.