Batetik, etorkizunean txartel hori behar izango dutela uste duten lagun guztiei dago zuzendua ikastaroa –langabeek lehentasuna izanik– eta bestetik, Aretxabaletako komertzio, taberna eta jatetxeetako jabe eta langileei.
Hona irakatsiko dituzten hainbat gai:
- Oinarrizko kontzeptuak
- Garbitasuna
- Infekzioak eta elikagaietatik datozen intoxikazioak
- Tresneria erabiltzeko arauak
- Prebentzioaren garrantzia
- Elikagaiak kontserbatzeko era ezberdinak
- Ziurtagiri homologatua...
20 lagunendako daukate lekua eta onartuz gero 20 euro ordaindu behar da ikastaroa. Izenemate orria udaletxean eskatu eta bete, eta harekin batera argazki txiki bat eta nortasun agiriaren kopia eraman behar dira.