'Aretxabaleta atzo eta gaur' emanaldia gaur eta egubakoitzean, Arkupen

Mirari Altube Arrese 2011ko martxoaren 22a

Argazki Taldeak ikus-entzunezkoa antolatu du Aretxabaletak azken urteotan izandako aldaketen berri eman eta Udal artxiboak gordeta dauzkan argazkiak ezagutarazteko. Aretxabaleta atzo eta gaur emanaldia gaur, hilak 22, eta egubakoitzean, hilak 25, botako dute Arkupeko Zaraia aretoan (19:00).

XX. mende hasierako argazkiak dira emanaldiko zaharrenak eta berrienak, egungoak. Horietako asko Manolo Urtubi argazkilariarenak dira, Argazki Taldeko kidea eta emanaldi horren burutazioa izan duena. Gainerakoak, batez ere antzinako erretratuak eta herriko jaietan ateratakoak, herritarrek emandakoak dira.

Zortzi ataletan bildu dituzte argazkiak:

- Herria: kaleak eta inguruak

- Auzoak: elizak eta armarridun baserri asko

- Jaiak: Andramaixak, San Migelak, Aratusteak…

- Kirola: ziklokrosa, futbola, xakea, saskibaloia…

- Natura: Urkulu inguruak, paisaiak…

- Elurra: herria eta inguruak elurtuta

- Trena: geltokia…

- Industria: Copreci, Beroa, Tubos de Precision…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak