Itxura ona eman zuen Aretxabaletak Hernanin. Norgehiagoka parekatua eta borrokatua izan zen baina talde batek gola egin zuen besteak ez. Lehen zatian heldu zen Hernaniren gola: korner bateko aldaratze bat aprobetxatuz. Gol ikusgarria izan zen, Igor Arenazaren azaldu duenez, gutxitan sartzen diren horietakoa. Bigarren zatian aurrera egin zuen UDAk, baina golik ez. Kontraerasoan min egin zuen Hernanik baina Iker Agirregabiria atezaina ezin hobeto aritu zen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.