Mikel Uribetxebarria da EAJren alkategaia

Mirari Altube Arrese 2011ko martxoaren 17a

Aretxabaletako Uri Buru Batzordeak jakinarazi du Mikel Uribetxebarria Barrena (Aretxabaleta, 1968) izango dela maiatzeko Udal hauteskundeetan EAJren zerrendaburua. Eta orain zerrenda osoa osatzeko lanetan dabilela iragarri du.

Cegasa Taldean egiten du lan Uribetxebarriak, Gasteizen, eta bi seme-alabaren aita da. Euskarari lotuta egon da urte askoan; izan ere, Aretxabaletako Komunikabideak-Loramendi elkarteko presidente izan zen 1998-2000 artean, eta Atxabalta Telebistaren sortzailea. Goienaren sorreran ere egon zen 2000. urtean.

Udal jardunaren berri ere badu Uribetxebarriak, 2003 eta 2007 agintaldian Udal gobernuko zinegotzi izan zen. EAJko alderdikideak sinistuta daude industri enpresako "kudeatzaile zorrotz eta trebatua" izateak Aretxabaletak behar dituen bermeak eskainiko dituela. Eta jakinarazi dute "barne kudeaketa birbideratu, herria biziberritu eta herri gisa kalitate eta eraginkortasun gaitasuna berreskuratzea" izango direla EAJren helburu nagusiak.

Uribetxeberriak jakinarazi digu ilusioz ekingo diola lanari "talde lanean jarduteko ilusioz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak