"Bat egiten dugun puntuetan, elkarlana landu behar dugu abertzaleok"

Txomin Madina Milikua 2011ko martxoaren 17a

Aintzane Ezenarro, Aralarren legebiltzarreko bozeramailea, Aretxabaletan izan zen atzo, Abertzaletasunaren erronkak izeneko hitzaldia ematen. Bere esanetan, momentu historikoan gaude, bakea ezagutuko dugu baina berau egonkorra izan dadin, gogoeta egin behar du bakoitzak egin behar denaren inguruan.

Ezenarrok azaldu zuenez, aldaketa koiuntural, estrategiko eta historikoen garaian bizi gara, eta alderdi abertzaleek bat datozen puntuetan elkarlana landu behar dute. Hauteskundeei dagokienez, Aldundian PSOE-PP binomioa ekiditea izan behar da helburua bere ustez. Ezenarrok baieztatu zuen era berean, Inazio Garro izango dela hauteskundeetan Aretxabaletarako Aralarren zerrendaburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak