Saridunak eta Loramendikoak, gustura literatura sariekin

Leire Kortabarria 2011ko martxoaren 12a

Atzo ilunkeran banatu zituen Loramendi elkarteak aurtengo literatura lehiaketako sariak. Aurten, Lehen Hezkuntzako ikasleek "inoiz baino lan gehiago" eta "orokorrean, maila onekoak" aurkeztu dituztela azpimarratu du Loramendik; ipuin eta bertso oso politak izan dira.

DBHkoek lan gutxiago aurkeztu dituzte, eta oro har, maila "apalekoak" izan dira; baina egon dira "maila polita" erakutsi dutenak ere, jakina, eta hortik etorri dira sariak. Hala ere, zenbait atal hutsik geratu dira.

Iazko irabazleen lanekin liburuxka bat egin du Loramendik, eta ekitaldian banatu zuten. Iazko irabazleei ere banatuko diete, eta eskoletara ere bidaliko dute. Aurtengo irabazleen lanekin beste horrenbeste egingo dute.

Ekitaldian izan ziren Inaxio Garro alkatea eta Iker Urkia Loramendiko presidentea.

LITERATUR LEHIAKETA 2011

SARIDUNAK

LH 3-4 IPUINAK
1. Beñat Basabe Arkauz
2. Txomin Aiastui

LH 3-4 BERTSOAK
1. Eñaut Beltran de Heredia
2. Ion Usandizaga

LH 5-6 IPUINAK
1. Ane Arrieta Umerez
2. Jokin Uribetxebarria

LH 5-6 BERTSOAK
1. Ixak Sarasua
2. Joanes Sarasua

DBH 1-2 BERTSOAK
1. -----------
2. -----------

DBH 1-2 GORROTOZKO GUTUNAK
1. -----------
2. Nerea Bastardo Gordejuela

DBH 1-2 KOMIKIAK
1. Oier Balbas Del Palacio
2. -------------------

DBH 1-2 FILM LABURRAK
1. ------------
2. ------------

DBH 3-4 BERTSOAK
1. -----------
2. -----------

DBH 3-4 GORROTOZKO GUTUNAK
1. Ainhoa Barberan Garai
2. Ainhoa Aranzabal

DBH 3-4 KOMIKIAK
* SARI BEREZIA: Maria Jaka Ugalde

DBH 3-4 FILM LABURRAK
1. ----------
2. Ayla Manzanal Perez

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak