Egungo zuzendari batzordeak bi urte bete ditu agintean, eta elkartearen estatutuek esaten dutenari jarraituz hautagai berriak aurkezteko epea zabaldu dute. Estatutuek honakoa diote 41. atalean: "Zerrenda itxi eta aldaezina aurkeztuko da. Zerrenda bakoitzean agertuko den hautagai-kopurua bakoitia izango da; horiez gain, gutxienez beste bi izen aurkeztu beharko dira ordezko gisa".
Zerrendak aurkezteko epea apirilaren 20a arte dago, eta honako helbidera bideratu behar dira: angelzubi@euskaltel.net.
Hautagai bat baino gehiago aurkeztuz gero, maiatzaren 6an, egubakoitza, egingo duten ezohiko batzar nagusian botorik gehien jasotzen dituen zerrendako hautagaiak izendatuko dituzte zuzendaritzako kide eta presidentea izango da zerrenda horretako burua.