Aretxabaletako ikastetxeetan dabiltzan ikasleen 369 lan jaso dituzte Loramendiko kideek, eta Lehen Hezkuntzako gaztetxoek egindako lanak izan dira nagusi; batez ere, ipuinak egin dituzte, 220. Hona Lehen Hezkuntzakoek egindako lanak: bertsoak, 119; eta ipuinak, 220.
DBHko ikasleen lanak askoz gutxiago izan dira; 30 bakarrik: komikiak, 2; bertsoak, 13; gorrotozko gutunak, 11; eta film laburrak, 4. Aurten amodiozko gutunak beharrean gorrotozkoak idatzi behar izan dituzte gazteek, eta bertsoekin batera arrakasta izan du atal horrek.
Antolatzaileak pozik agertu dira jasotako lan kopuruagatik, iaz baino 38 lan gehiago, eta epaimahaiaren esanetan "orokorrean maila ona erakutsi du bailarako harrobiak". Hala ere, jakinarazi dute DBHko ikasleek egindako lantxoek "aurreko urteetan baino maila apalagoa" dutela.