Azken urteotan legez euskal mitolojian oinarritutako mozorroak gertatu dituzte gehienek: txatxo, bolanta, Mielotxin, kalderero… Santa Ageda neska-mutil ere jantzi dira batzuk. Ondo pasatzea izan dute helburu guztiek eta plazako saioa egin ondoren kalejiran joan dira Arlutz taberna osteko kantxaraino. Mokadutxoa eman diete han eta txaranga doinuekin dantzan egin ondoren goiz parteko ekitaldiak bukatutzat eman dituzte.