Lurraldebuseko 200.000. txartel bakarduna aretxabaletarra

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko mar. 8a, 09:20

Aretxabaletar bati egokitu zaio Lurraldebusen txartel bakarraren 200 milagarren erabiltzailea izatea. Hori horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabiltzaile hori saritu egingo du gaur.

Eguerdiko 12etan egingo dute sari emate ekitaldia. Aretxabaletako udaletxean izango da eta bertan izango dira sarituaz gain Markeo Olano Gipuzkoako Diputatu nagusia, Arantza Tapia Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketako diputatua eta Inaxio Garro Aretxabaletako alkatea. Onuradunaren izena orduan emango dute aditzera.

Txartel bereziaren jabeak doan bidaiatuko du Lurraldebus sisteman dauden hiriarteko zein urbanoetako autobusetan 2012ko apirilaren 1 arte, hau da, urtebete doan izango ditu Lurraldebuseko bidai osoak.

Arrasatetik Bilbora bus gehiago

Gaurko ekitaldian, Arrasatetik eta Mutrikutik Bilbora martxan jarriko diren zerbitzu berrien aurkezpena egingo dute. Izan ere, joan zen astean Arantza Tapia diputatuak Goienan aurreratu zuen moduan, Arrasatetik Bilborako buseko joan etorriak bikoiztu egingo dira. Bizkaiko Diputazioarekin egindako hitzarmena dela-eta, Bizkaibusek Arrasteraino emango du zerbitzua, Elorrioraino beharrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak