Lasterketan 37 talde izan ziren, eta hainbat kategoriatako 200 atletak hartu zuten esku. Elite, emakumezko, herri mailako eta Openeko kategoriatan. Egin beharreko lana, berriz, 5 kilometro korrika, 20 kilometro bizikletan eta beste 2,5 kilometro korrika. Hala, taldeak minutu eta erdiko aldeaz irteten joan ziren, eta egin zuen eguraldi onak puntako proba ikusteko aukera eman zuen.
Talde euskaldunak Madrilgo, Errioxako eta Aragoiko atletak izan zituen kontrario, baina Aretxabaletakoaren taldeak ez zuen kontrariorik izan. Joan den asteko Barakaldoko garaipenaren ostean, Beñat Arnaizek denboraldiko bigarrena lortu du. Eta hau hasi baino ez da egin.