Herriko errepide eta bideen inbentarioa ikusgai dago ekarpenak egiteko

Mirari Altube Arrese 2011ko martxoaren 4a

Aretxabaletako landa guneko errepideen eta herri erabilera zein bide zorra duten bideen inbentarioa deritzon dokumentua idatzi du Udalak. Zirriborro hori herritarren ekarpenekin osatu gura dute eta planoak hilabete guztian egongo dira ikusteko Arkupeko bigarren solairuan.

 Zigor Barkero aretxabaletarrak jardun du lanean azken hilabeteotan eta dagoeneko ikusgai jarri dute egindako zirriborroa. Landa auzoetako zinegotzi Joxe Anjel Antxiak esan du "egindako lana aurrerapen bat dela, zirriborro bat", eta "herritarrek ekarpenak egin ditzakete eta edozein argibide, zalantza, nahiz antzeman daitezkeen zehaztasun gabeziak aurkeztu".

Horren berri zuzenean agertzeko Udal hirigintza teknikariekin hitzordua eskatu behar da; eta idatziz ere egin daitezke ekarpenok udaletxeko harreran aurkeztuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak