Munduko dantzak
Aretxabaletako Jaiki elkarteak urteak daramatza munduko dantzak ezagutu eta ikasten. Gainera, afroamerikar kulturako dantzak egin izan dituzte, behin baino gehiagotan Magdalena Milano dantzariarekin.
Hala, kultur aniztasunari bultzada bat eman guran antolatu dute dokumental proiekzioa. Memoria de una hija de Oshun filmean Hegoameriketako herrialde bateko errealitatea islatzen da: esklabutza XX. mendean eta kultura afrouruguayarra, hain zuzen.
Jatorri afrikarra
Maria Frias da Memoria de una hija de Oshun dokumentaleko protagonista. Uruguayko 72 urtetako dantzariak, XX. mendean esklabotza ezagutu zuen; baina, dantzari eta candombeari esker bere bizitza errekuperatu ahal izan du. Friasek dantza erritualen bitartez Oshun Orishari deitzen dio, Oshun ur gezatako Orisha da. Candombea arbasoenganako oihu bat da.
Dokumentalaren ondoren Magdalena Milano dantzariak dantza ikuskizuna eskainiko du Arkupeko Zaraia aretoan bertan