Zer da pertsona nagusia, nola aprobetxatu nagusien eskarmentua, zer da Basotxo… eta beste hainbat galderaz osatutako galdeketa banatu diete alderdietako ordezkariei Basotxoko zuzendaritza batzordeko kideek. Orain, hauteskunde kanpaina hasi baino lehen, alderdietako ordezkariak galdera horiek erantzutera agertuko direlakoan daude –alderdi bakoitza egun baten–. Erantzunak entzun ostean elkarrizketa mahaiak osatuko dituzte Basotxon, hau da, erretiratuek osatutako taldetxoak entzundako guztiak eztabaidatzeko.
Gonbidapena alderdi guztiei bidaltzen saiatu direla jakinarazi dute erretiratuek, baina herrian egoitzarik ez dutenei ezin izan diete helarazi. Hala ere, ateak zabalik dituztela horiek ere esan dute.
Martxoaren 10ean batzar orokorra
Bestalde, batzar orokorra egingo du Basotxok datorren eguenean, martxoak 10, egoitzan bertan (17:00). Urteko kontuak azalduko dituzte eta batzordeko kideen aldaketa egin.