Aretxabaletako alkateak gaia oraindik nahiko "berde" ikusten du

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko martxoaren 2a

Iñaxio Garrok uste du bus azkarraren proiektuarekin ez direla herritarren beharrak aseko. Proiektuaren garapena ere "nahiko poliki" doala gaineratu du eta esan du azken hilabeteetan ia ez dutela informaziorik jaso. Proeiktuari "behin-behineko" itxura hartzen dio, tranbiaren aurretiko proba moduan.

Garrok esan du gai honen inguruan azken aldian Diputazioan "zerbaitetan" ibili diren arren, herritarren beharrak ez direla aseko. Gaineratu du, azken hilabeteetan informazio falta izan dutela eta aurreko astean Mankomunitatean izan zuten bileran Arantza Tapiak esandakoak ez zizkiela "gehiegi lagundu".

Hala ere, beste alde batetik uste du tranbiaren aurretiko proba moduan bus azkarraren proiektua gauzatu daitekeela eta gauzatu beharko litzatekeela; baina "behin-behineko itxura" hartzen diola horri.

Herri barruko antolamendua planteatzerako orduan, tranbiarako lehendik pentsatuta zeuden trazatuak aprobetxatu gurako dituztela azaldu du Garrok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak