Sagardotegian 'Mihiluze' saiokoekin

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko martxoaren 2a

Urtero egiten duten moduan, aurten ere sagardotegira txangoa egin dute Leintz Udal Euskaltegikoek. Egubakoitzean egin zuten aurten. Astigarragako Rezola sagardotegira. 40 bat lagun, euskaltegiko ikasle eta irakasle. Giro ezin hobean afaldu eta txotx egin ondoren, egon zen parranda herrian bertan luzatu zuenik ere. Parte hartu zutenen esanetan, "primeran" pasatu zuten eta jende ezaguna ezagutzeko aukera ere izan zuten. Hala, ETBko Mihiluze saioko Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano aurkezleekin batera txoxtx egiteko aukera izan zuten sagardotegi berean zeuden-eta afaltzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak