Martxoaren 12an egingo du Aretxartek II. Ixadebalde azoka

Mirari Altube Arrese 2011ko martxoaren 1a

Ixadebalde merkealdien bigarren azoka egitea erabaki dute Aretxarte merkatarien elkarteko kideek martxoaren 12an, zapatua (10:00-20:00). 12 merkatari elkartu dira ekimena antolatzeko eta dagoeneko hasita daude gertaketa lanetan.

Irailean egindako lehenengoa legez Mitarte kalean jarriko dituzte postuak, eta eguraldi txarra eginez gero Iturrigorri pilotalekura joatea erabaki dute. Hona parte hartuko duten denda eta ostalaritza zerbitzuak: Kilima, Haurrak, Zare, Asensio, Belar Meta, Zubia, Leintz mertzeria, Kioskoa, Maria Jesus argazkilaria, Txilarra, Gertu eta Orly taberna.

Gainera, disko jartzaile bat etorriko da azoka girotzera, eta beste ekitaldi batzuk ere izango direla iragarri dute. Azoka itxi aurretik zozketa egingo dute bezeroen artean; saria izango da bi lagun aste bukaera pasa joateko bidaia txartelak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak