Bi ordu inguruko saioa izan zen; lehenengo orduan librean abestu zuten. Umore askoko bertsoak bota zituzten, eta aukera aprobetxatu zuten han batutakoak zirikatzeko. Besteak beste, egungo egoera politikoa aztertu zuten, eta baita herriko –Aretxabaletako– gaiak ere. Loramendi elkarteak antolatutako saioa izanda, Loramendiko kideak zirikatzeko aprobetxatu zuten aukera.
Objektuen inguruan
Bigarren orduan, objektu batzuk eskaini zitzaizkien bertsolariei, eta haiek horien inguruan jardun ziren. Adibidez: megafono bat izan zuten, eta baita arbel txiki bat ere. Azken objektu horren inguruan kantatzerakoan, emakumeen istorioak izan zituzten berbagai Alberdik eta Lujanbiok.
Bertso afaria arrakastatsuan 80 lagun batu ziren.