Inaxio Garro berriro alkategai

Mirari Altube Arrese 2011ko otsailaren 24a

Inaxio Garro alkateak onartu du Aralarrek aurkeztuko duen zerrendako buru izango dela maiatzaren 22ko Udal hauteskundeetan.

Garrok jakinarazi du Aretxabaletako Aralarrek egin dion eskaera onartu egin duela: "Herriko Aralarrek nigan konfiantza jarri du, eta herriaren alde lan egiteko borondatearen motxila beteta daukat oraindik. Beraz, nobedaderik egon ezean, zerrendako hautagaia izango naiz".

Orain zerrenda hori osatu eta herriarendako programa garatzen dabiltza Aralarreko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak