Zazpi elkarteren babesa lortu du Aretxabaletan Gernikako Akordioak

Miren Arregi Amasorrain 2011ko otsailaren 20a

Egubakoitzean aurkeztu zituzten Aretxabaletan Gernikako Akordioaren nondik norakoak. Babes bila, hainbat ate jo dituzte Gernikako Akordioaren sinatzaileek Aretxabaletan;  horrela, herritarren 200 sinadura eta  zazpi elkarte edo talderen babesa lortu dute.

Egubakoitzean aurkeztu zituzten herriko hainbat eragilek Gernikako akordioaren zortzi puntuak Aretxabaletako Arkupen.  Bertan izan ziren, nola ez, EAko, Ezker Abertzaleko, Alternatibako eta Aralarko ordezkariak eta baita Akordioari babesa eman dioten herriko beste zazpi elkartetako  ordezkariak ere; horiek dira, Aretxabaletako Emakume Taldea, Arlutz Xake taldea, Urbaltz Elkartea, Gazte Ekimena, Gazte Independentistak, Zaraia Mendizale Elkartea eta Okila Elkartea.
Aurkezpen apala baino dotorea egin zuten Arkupe Kultur Etxean. Espero baino herritar gutxiago bertaratu bazen ere, ekitaldi polita egin zuten. Besteak beste, Gernikako Akordioa osatzen duten zortzi puntuak irakurri zituzten ekitaldian zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak