Gernikako Akordioa aurkeztuko dute

Mirari Altube Arrese 2011ko otsailaren 18a

Gernikako Akordioaren berri eman gura diete herritarrei horren bultzatzaile diren Aretxabaletako eragileek, tartean EA, Ezker Abertzalea, Alternatiba eta Aralar. Ekitaldi apala baina dotorea egingo dute gaur (19:00) Arkupen, eta akordio horrekin bat egin duten herriko hainbat elkarte eta taldek babesa eskainiko diote.

Akordioa gizarteratzeko hartutako konpromisoa beteko dute gaurko ekitaldiarekin. Gorka Etxabe kazetariak aurkeztuko du eta Oier Sarasua eta Aitor Ziardegi aretxabaletarren doinuek girotuko dute. Ondoren Gernikako Akordioa zer den argitzen duen bideoa eskainiko diete elkartutakoei.

Elkarte, talde eta aretxabaletarren atxikimendu eske jardun dute azken asteotan sinadurak batuta, eta zein elkarte eta taldek eman dieten babesa jakinaraziko dute gero. Bi elkarte horietako ordezkariek Gernikako Akordioak jasotzen dituen konpromisoak irakurriko dituzte. 

Eta aurkezpen ekitaldia bukatu aurretik otsailaren 26an izango den ekitaldi nazionalean parte hartzera gonbidatuko dituzte herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak